Ekonomia -

Ordaindu dezaten

Ogasunari zor diotenen zerrenda argitaratzea aztertzen ari da Montoro

Ogasun Ministroak azaldu duenez, antzerako neurriak onartu dituzte Erresuma Batuan eta Irlandan.

Cristobal Montoro Espainiako Ogasun ministroa. Argazkia: EITB
Cristobal Montoro Espainiako Ogasun ministroa. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Cristobal Montoro Ogasun eta Administrazio Publikoetako ministroak jakinarazi duenez, Ogasunari iruzur egin edota dirua zor diotenen zerrenda argitaratzea aztertzen ari da Espainiako Gobernua.

Ekimenaren helburuak bi dira: zergak ordaintzeari uko egin diotenen izenak lau haizeetara zabaltzea, eta horiek Ogasunari zor diotena ordaintzea.

“Zor dutena ordaintzea da helburua, ezin dut garbiago esan. Iruzur fiskalaren aurkako borrokan, herritarrek zergak ordaintzeko duten borondatea da garrantzitsuena, horiek jakin badakitelako iruzur fiskalak gizartean eragiten duen kaltea”.

Montororen arabera, iruzurgileen eta ordaintzaile berankorren zerrenda osatzeko parametro objektiboak zein diren aztertzen ari da Espainiako Gobernua.

Gaineratu duenez, Administrazio Publikoak egiten duen bezala, Ogasunari zergak ordaintzen dizkiotenek ere gardentasunez jokatu behar dute euren aktibitate ekonomikoa edozein delarik ere, eta pertsona fisikoak edo juridikoak diren kontuan hartu gabe.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea