Ekonomia -

Indarrean, urtarrilaren 1etik

Kongresuak 2013ko Aurrekontruak onartuko ditu gaur

I-25 Koordinakundeak "doluzko martxa" deitu du "eskubide sozial guztien heriotzagatik" eta aurrekontuen onarpenaren ondorioz "Espainiako herritarrek biziko duten egoeragatik".

Cristobal Montoro, 2013ko Aurrekontu Orokorren aurkezpenean. Efe.
Cristobal Montoro, 2013ko Aurrekontu Orokorren aurkezpenean. Efe.
Cristobal Montoro, 2013ko Aurrekontu Orokorren aurkezpenean. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Estatuko 2013rako Aurrekontu Orokorren lege-proiektuak azken izapidea beteko du gaur Kongresuaren onarpena jasota. Aurreikuspenen arabera, PPk bakarrik egingo du aurrekontuen alde.

Proiektua urrian eraman zuten lehen aldiz Kongresura eta orduan PPk egindako ehun zuzenketa inguru gehitzeaz gain, oposizioak egindako beste zazpi ere onartu zituzten. Senatuan, berriz, 80 aldaketa egin dizkiote, PPk proposatuta, eta beste bi gainontzeko alderdiek proposatuta.

Gauzak horrela, irailaren 29an Gorteetan entregatu zituztenetik eta Parlamentuan egindako bidean, ia 200 aldaketa jasan ditu proiektuak. Senatuan egindako aldaketen ondorioz, Kongresuak berriro eztabaidatu beharko ditu Aurrekontuok eta egindako aldaketak berretsi. Behin hori eginda, Aurrekontuek diputatuen oniritzia jasoko dute eta 2013ko urarrilaren 1etik aurrera indarrean sartuko dira.

Aurrekontuen eztabaidaz gain, gaurko bilkuran beste hiru lege-proiektu onartuko dituzte, hirurak Senatutik eztabaidatutakoak, horien artean, Iruzur Fiskalari eta Gizarte Segurantzari egindakoari dagokion Zigor Kodearen erreforma.

Protestak

I-25 Koordinakundeak manifestazioa deitu du Aurrekontuen kontra protesta egiteko. Manifestazioa Espainiako Plazan hasi eta Neptunon amaituko da.

Koordinakundeko bozeramaileen arabera, urriaren 19an Aurrekontuen kontrako idatzia aurkeztu zuten, "zapalkuntza eta miseria bakarrik sortzen dutelako".

I-25 Koordinakundeak "doluzko martxa" deitu du "eskubide sozial guztien heriotzagatik" eta aurrekontuen onarpenaren ondorioz "Espainiako herritarrek biziko duten egoeragatik". Helburua Neptuno Plazara iristea da eta bertan komunikatu bat irakurtzea. Manifestazioa "isilean" egingo dute, izan ere, isilik egonda "ohiuka baino gehiago adieraz daiteke".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea