Ekonomia -
Fiskaltzan
Bizkaiko Ogasunak enpresa talde baten ustezko iruzurra salatu du
Enpresek aholkularitza ematen zuten Ikerketa, Garapena eta Berrikuntza (I+G+B) alorrean eta ustez informazioa faltsu egiten zuten diru-laguntza gehiago lortzeko.
Erredakzioa
Bizkaiko Foru Aldundiak ustezko iruzur kasu baten berri eman dio Fiskaltzari, iruzurraz gain, dokumentuak faltsutzea ere salatuta. Iruzurraren ustezko arduraduna Bizkaiko enpresa talde bat da, I+G+B alorrean aholkularitza eman eta diru-laguntzak lortzeko dokumentuak faltsutzen baitzituen.
Azken hilabeteetan Aldundiko ikuskaritza taldeak egindako ikerketaren arabera, iruzurra aholkularitzako bost elkartek eta bost pertsonak egin dute, Erandio, Leioa, Barakaldo eta Basaurik udalerritakoak.
Enpresek aholkularitza zerbitzuak eta I+G+B alorrarekin lotutako proiektuak bideratzeko eta aurkezteko laguntza ematen zuen, gero erakunde publikoetatik diru-laguntzak lortuta.
Zehazki, diru-laguntzak Ekonomia Sustapenerako Bizkaiko Aldundiko Sailak eta Sprik emandakoak dira.
Hiru hilabetetik 6 urtera
Iruzurraren bidez lortutako dirua instrukzio penalean zehaztuko dute, baina iruzurra egiteko eta dokumentuak faltsutzeko delitu bakoitzagatik sei hilabete eta hiru urte arteko kartzela-zigorra jaso dezakete, Zigor Kodearen arabera.
Bizkaiko Ogasunak ikerketa zabalik dauka iruzurra aholkularitzako beste empresa eta erakunde batzuek ere egin duten ala ez argitzeko.