Ekonomia -

Kapitalaren % 48,1, euren esku

Invesindustrial eta Trilantic inbertsio funtsak Euskaltelen sartu dira

Operazioaren ondorioz, Euskalteletik atera dira Endesa (akzioen %10,64 zuen), Eusko Jaurlaritza (%7,45) eta Mondragon Taldea (%2,13).

Alberto Garcia Erauzkin, Euskalteleko presidentea. Efe.
Alberto Garcia Erauzkin, Euskalteleko presidentea. Efe.
Alberto Garcia Erauzkin, Euskalteleko presidentea. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Trilantic eta Investindustrial inbertsio funtsek behin betiko akordioa sinatu dute Bilbon Euskaltel telekomunikazio enpresaren % 48,1 kontrolatzeko, Kutxabank akziodun nagusiak aditzera emandakoaren arabera.

Prozesu honen bitartez bi erakundeen integrazioa osatu dute. Prozesuak Europar Batasuneko oniritzia zuen hilaren hasieratik.

Euskal enpresaren akzioak Kutxabanken (%49,9) eta Iberdrolaren esku geratu dira (2%).

Kutxabankek akziodun nagusia izaten jarraituko du eta euskal kutxen presentzia murriztea erabaki zuen, Europako legeak enpresetan parte-hartzeako baldintzak zorroztu behar zituela ikusita.

Bi inbertsoreak Euskaltelen sartuta, "erronka berriei ikuspegi handiago batetik aurre egiteko aukera" izango da, Kutxabanken arabera.

Multinazionala bilakatu

Alberto Erauzkin Euskalteleko presidenteak duela gutxi esan zuenez, Euskaltelek multinazionala bilakatu nahi du "baina agintearen egoitza Euskaditik mugitu barik".

Euskaltel EAEkobanda zabaleko operadore nagusia da eta merkatuaren % 45 kontrolatzen du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea