Ekonomia -

Gabon gauaren atarian

EAEko eta Nafarroako hainbat dendak aterak ireki dituzte igandean

Sindikatuek jaiegunetan eta igandeetan irekitzearen kontra daude "enplegurik sortzen ez delako" eta langileei eta denda txikiei kalte egiten zaielako, izan ere, "lan-baldintzak okertu egiten dira".

Jendeak Gabonetako azken erosketak egiteko aukera izan du gaur. Efe.
Jendeak Gabonetako azken erosketak egiteko aukera izan du gaur. Efe.
Euskadiko dendek ateak ireki dituzte Eguberriko igande bezperan

1:09

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Igandeetan eta jaiegunetan dendak irekitzeko aukerak eztabaidagaiizaten jarraitzen du, bai EAEn eta bai Nafarroan. Igande hau urte osoan dendak zabaltzeko duten zortzi jaiegunetako bat izan da, eta eskubide horren aldekoen eta kontrakoen iritziek topo egin dute kalean.

Bilbon, Gasteizen eta Donostian ez dira asko izan pertsiana igo dutenak, baina Iruñean, ordea, bai.

Bilbon ateak zabalik izan dituen merkataritza guneetako bat Zabalguneko azoka izan da. Donostian, berriz, zenbait arropa dendek ateak ireki dituzte Gabon gaueko bezperan. Guztia, opariak erosteko azken ordura arte itxaroten dutenak erakartzeko.

"Egoera dagoen bésala egonda, egun hauetan zabaltzeko aukera klabea da. Uste dut lana izango dugula gaur", esan du Donostiako dendari batek.

Hala ere, mundu guztiak ez du iritzi bera. Pertsona batzuen iritziz, "beti dago azken erosketak egiteko denbora, eta langileok atseden hartzeko egunak behar ditugu".

EAEn, dendek zortzi igandetan edo jaiegunetan zabaltzeko eskubidea dute. Egunak merkatariek aukeratzen dituzte. Nafarroan, ordea, egun horiek aurretik finkatuta daude egutegian. Aurten, eta Gobernuaren dekretuari kasu eginda, egunen kopurua 10era igotzeko asmoa dute, baina gauzak ez dira errazak izango, alderdiek dekretuaren kontra egin baitute eta egunak laura murriztu nahi dituztelako.

Mobilizazioak

LAB sindikatuak pikete informatiboa antolatu du Iruñean kontsumitzaileei jaiegunetan dendak irekitzeak dituen ondorio txarren berri emateko.

"Ez egin erosketarik, gaur igandea da" izan da piketearen leloetako bat. Espainiako Polizia gertu izan dute Carlos III etorbidetik eta Iruñeako hirigunetik joan direnean. Denda asko zabalik aurkitu dituzte.

Sindikatuen arabera, jaiegunetan irekitzea "ez da enplegua sortzeko modua" eta eta langileei eta denda txikiei kalte egiten zaielako, izan ere, "lan-baldintzak okertu egiten dira".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea