Ekonomia -

AEBetako akordioaren ondoren

% 3,43 gora egin eta 2012ko martxoko maila berreskuratu du burtsak

8.400 puntuko mailara heldu da berriz ere. Azken lau hilabeteotan izan duen gorakadarik handiena da. Arrisku-saria 360 puntura jaitsi da.

Espainiako burtsa
Espainiako burtsa
Urteko lehen saioa burtsan

1:11

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako burtsak % 3,43 egin du gora asteazken honetan, eta, 8.400 puntuko mailara heldu berriz ere. Azken lau hilabeteotan izan duen gorakadarik handiena da, eta, horri esker, 2012ko martxoko maila berreskuratu du. Amildegi fiskal saihesteko AEBetan lortutako akordioak eta zorraren merkatuan izandako hobekuntzak eragin dute gorakada.

Arrisku-sarian ere eragina izan du AEBetako akordioak, eta, jarduna 400 puntuan hasi ondoren, 360 puntura jaitsi da arratsaldez. Mailarik baxuena da, apiriletik.

Bankinterrek lortu du igoerarik handiena (% 8,60), eta Mafrek % 7,95 egin du gora. IAGk (% 6,91), Mediasetek (% 6,15) eta Banco Popularrek (%5,97) ere gora egin dute ere.

Gaurkoan gehien galdu duena, berriz, Viscofan izan da, % 3,90 galdu baitu IBEX 35ean egin duen lehen jardunaldian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea