Ekonomia -

AHTa inauguratu dute Gironan

'Ulermen bideen' metafora gisa erabili du trena Rajoyk

Espainiak Katalunian "inbertsio eskasak" egiten dituela kritikatzeko baliatu du Abiadura Handiko Trenaren inaugurazioa Masek.

Mariano Rajoy Asturiaseko printzearekin eta Artur Masekin batera.
Mariano Rajoy Asturiaseko printzearekin eta Artur Masekin batera.
Rajoyren eta Masen lehen aurrez aurrekoa, hauteskundeen ostean

1:33

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Rajoy Gobernuko presidentea Bartzelona eta Girona-Figeras arteko AHT Abiadura Handiko Trenaren inaugurazioan egon da eta batasuna defendatzeko metafora gisa erabili du trena, "ulermen eta distantziak laburtzeko bidea" izan behar duela esanez, Kataluniako Gobernuaren independentzia asmoei erantzunez.

Masen eta Rajoyren arteko topaketa irrikaz espero zen, baina protokolozko ekitaldia izan da. Lau lagunentzako mahai batean egin dute bide berria, Felipe printzearekin eta Ana Pastor Sustapen ministroarekin batera.

Katalunia hiriburu guztiak abiadura handiko trenaren bidez lotu dituen lehen erkidegoa izan dela azpimarratu du Rajoyk. Europa erdialdeko herriekin lotura izango duela eta Espainia osoan eragin positiboa izango duela gaineratu du. Halaber, Espainiak Katalunian egiten dituen inbertsioak nabarmendu ditu; izan ere, "gizarte eta herrialdeko lehen mailako produkzio ekonomia gisa merezi du", esan du.

Espainiak Katalunian egiten duen inbertsioa kritikatu du Masek

Artur Masek, bere aldetik, kritikak zuzendu dizkio Gobernuari; izan ere, horren esanetan, "Espainiako barne produktu gordinean ekarpen handiena egiten duen erkidegoa izan arren, Katalunia da azpiegitura publikoetan inbertsio txikienak jasotzen dituena".

Printzeak kohesio gisa goraipatu du trena

Azkenik, "herrialdearen egiturarako eta hazkunde ekonomikorako" abiadura handiko sarearen garrantzia azpimarratu du Asturiaseko printzeak. Halaber, Espainia mundu osoan "imitatzeko eredua" dela esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea