Ekonomia -
Araudiaren kontra
Espedientea Nafarroako 34 saltokiri, merkealdia aurreratzeagatik
Baliteke saltoki horiek ''hutsegite larria'' egin eta 3.000 eta 15.000 euro arteko isunari aurre egin behar izatea, Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez.
Erredakzioa
Nafarroako Gobernuak administrazio espedientea ireki die 34 saltokiri, ustez urtarrileko beherapenak aurreratuta araudiaren kontra jo dutelako.
Hala, baliteke saltoki horiek ''hutsegite larria'' egin eta 3.000 eta 15.000 euro arteko isunari aurre egin behar izatea, Nafarroako Gobernuak berak jakitera eman duenez.
Nafarroan merkataritza arautzen duen foru legearen arabera, urtarrilaren 7an hasi behar zituzten beherapenak, eta, zenbait saltokik hilaren 2an abiatzea erabaki dute. Edonola ere, merkealdia aurreratzea erabaki dutenen zenbatekoa ''txikia'' izan da, iturri horien arabera.
Zenbait saltokik beherapenak aurreratzeko asmoa iragarri zutenean, Nafarroako Gobernuak horiekin harremanetan jarri zen, eta indarrean dagoen araudia urratu behar zutela ohartarazi zien, Gobernuak berak azaldu duenez.
Hilaren 2tik 5era bitartean ikuskaritza egin dute, eta horren arabera ireki dituzte espedienteak.