Ekonomia -

CCOOrekin bildu da Jaurlaritza

Elkarrizketarako mahai sozialaren beharra helarazi dio Sordok Aburtori

Enplegu sailburuak abiatutako bilera-sortaren baitan, CCOO sindikatuko ordezkariekin izan da astearte honetan Aburto. Lan arloko arazo larrienak mahai gainean jarri dizkio CCOOk Jaurlaritzari.

Unai Sordo
Unai Sordo
Unai Sordo

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Maria Aburto Eusko Jaurlaritzako Enplegu sailburu berria CCOO Euskadi sindikatuko ordezkariekin bildu da astearte honetan, enplegua jorratzeko gizarte eragile ezberdinekin abian jarri duen bilera-sortaren baitan.

Unai Sordo CCOO Euskadi sindikatuko idazkari orokorrak elkarrizketarako mahai soziala berriz ere abiatzeko beharra helarazi dio hitzordu horretan Aburtori. Halaber, lan arloko arazo larrienak mahai gainean jarri dizkio Jaurlaritzari.

Bi orduz batzartu dira CCOO eta Jaurlaritzako ordezkariak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea