Ekonomia -
Aurrekontuak
Pastor: 'Jaurlaritza astiroegi ari da larrialdiari aurre egiteko'
Euskadi "larrialdi nazionalean" zegoela adierazi zuen Iñigo Urkullu lehendakariak hauteskunde-kanpainian eta, egoera horri aurre egiteko, Jaurlaritza "lanean astiroegi" ari dela salatu du Pastorrek.
Erredakzioa
Euskadi "larrialdi nazionalean" zegoela adierazi zuen Iñigo Urkullu lehendakariak hauteskunde-kanpainan, eta, egoera horri aurre egiteko, Jaurlaritza lanean "astiroegi" ari dela salatu du Pastorrek.
Gasteizen egindako agerraldian, Pastorrek gogor kritikatu du Jaurlaritzak 2013rako Aurrekontuen proiektua aurkezteko martxora arte itxarotea erabaki izana. Pastorren iritziz, egitasmoa otsailerako "prest" egon zitekeen.
Patxi Lopezen Gobernuak Euskal Finantzen Kontseilua atzeratzea erabaki zuenean eztabaida handia piztu zela gaineratu du Pastorrek. Orduan, EAJk apokalipsiko tronpetak jo zituela kritikatu du.
Orain, berriz, 2013rako Aurrekontuak onartzeko bilkura maiatzera arte atzeratu dutenean, "ez dago itxaroteko inongo arazorik", salatu du Pastorrek.