Ekonomia -

Protesta sindikala

Jaiegunetan denden irekieraren aurkako protesta egin dute Iruñean

UGT, CCOO, ELA eta LAB sindikatuek elkarretaratzea egin dute Itaroa merkatal-zentroaren aurrean "erabateko itxiera"ren alde egiteko. "Irekiko duten bakoitzean mobilizatuko gara", ohartarazi dute.

Jaiegunetan eta igandetan denden 'erabateko itxiera'ren alde daude sindikatuak. Argazkia: EITB
Jaiegunetan eta igandetan denden 'erabateko itxiera'ren alde daude sindikatuak. Argazkia: EITB
Polemikarekin zabaldu dituzte igandean komertzioak, Iruñean

0:54

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

UGT, CCOO, ELA eta LAB sindikatuek elkarretaratzea egin dute igande honetan Iruñean, Itaroa merkatal-zentroaren aurrean, igandetan eta jaiegunetan denden irekiera errefusatzeko, "lana eta familiaren arteko adiskidetzearen kontra doalako".

'Igandetan eta jaiegunetan irekierari ez' lelopean, ehun bat lagun bildu dira 12:00etan merkatal-zentro horren ateen aurrean. Mobilizazioak ordubeteko iraupena izan du. Sindikatuek ohartarazi dutenez, "dendek irekiko duten bakoitzean mobilizatuko gara".

Juan Antonio Vidal CCOOko Nafarroako Zerbitzu Pribatuen Federazioaren idazkari nagusiak adierazi duenez, baliteke dendek igandetan irekitzea legez kanpokoa izatea, Nafarroako Parlamentuak igandetan eta jaiegunetan irekitzeko 10 egunetako mugari buruzko lege-dekretua errefusatu ostean, "Nafarroan aplikatzen den araudiak hainbat zalantza legezko izan ditzakeelako".

Hala ere, sindikatuak "erabateko itxiera"ren alde daudela azpimarratu du Vidalak, "bezero kopurua oso txikia delako, eta gizarteak ez duelako horren beharra". CCOOko ordezkari honen esanetan, auzi honen atzean "merkatal enpresek etekin handiagoak lortzeko asmoa dago". Vidalen aburuz, jaiegunetan eta igandetan dendak irekitzea "ez dute langileek ezta gizarteak eskatu".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea