Ekonomia -

Elkarrizketa

Lehendakaria: 'Egoera Lopezek esandakoa baino askoz okerragoa da'

Aurrekontuak aurkeztu aurretik, Euskadiko egoera ekonomikoaren "zenbaki zehatzak" eskuratu behar dituztela azpimarratu du Iñigo Urkulluk.

Iñigo Urkullu. EITB.
Iñigo Urkullu. EITB.
Datu ekonomikoak Lopezek aurreikusi baino okerragoak direla iragarri du Urkulluk

1:19

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2013ko Euskal Autonomia Erkidegoko datu ekonomikoak Patxi Lopezen Gobernuak aurreikusitakoak baino "askoz okerragoak" izango direla adierazi du gaur Iñigo Urkullu lehendakariak. Gaineratu duenez, langabeziaren datuak Lopezek esandakoa baino "latzagoak" izango dira.

Cadena Serri eskainitako elkarrizketa batean, Urkulluk azpimarratu du Euskadiko ekonomikoaren inguruko datu zehatzak eskuratu bezain pronto, Jaurlaritzak bere Aurrekontu egitasmoa aurkeztuko duela.

Dokumentua aurkezteko, Euskadiko egoera ekonomikoaren "zenbaki zehatzak" behar dituztela esan du Urkulluk. Egoera Patxi Lopezen Gobernuak esandakoa baino "okerragoa" izango dela aurreikusi du lehendakariak. Euskadiko Barne Produktu Gordina uste baino gehiago eroriko dela adierazi du Urkulluk.

Hala ere, Ricardo Gatzagaetxeberria Ekonomia sailburuak datozen egunetan azalduko ditu Legebiltzarrean egoera ekonomikoaren inguruan lortu dituzten datuak. Horrez gain, enpresa txiki eta ertainentzako eta autonomoentzako suspertze plana ere aurkeztuko du Jaurlaritzak.

Jaurlaritzak martxoaren 12an aurkeztuko ditu bere Aurrekontuak. "Arinago egiteko gai bagara, aurreratu egingo ditugu".

"Patxi Lopezek zazpi hilabete eman zituen Aurrekontuak aurkeztuko eta nik, gehienez, 85 egun emango ditut egitasmoa prestatzen", gogoratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea