Ekonomia -
Jaurlaritzaren baliabideak
Erkoreka: 'Ez dugu larrialdien zerbitzua arratsaldetan ixteko asmorik'
2012ko kontuen likidazioa datozen asteetan egingo dela adierazi du eta "orduan ikusiko dugu zein den Jaurlaritzak erabilgarri duen dirua".
Erredakzioa
Josu Erkoreka Jaurlaritzaren bozeramaileak azaldu duenez, "ez dugu larrialdietarako zerbitzua arratsaldetan ixtea aurreikusten' beste erkidego batzuetan egin den bezalaxe.
Hala ere, datozen asteetan 2012ko kontuen likidazioa egingo dutela azaldu du eta "orduan ikusiko dugu erabilgarri dugun dirua zein den", esan du. "Une horretatik aurrera, zerbitzu guztiak eusteko baliabide nahikoak ditugun ala ez ikusiko dugu eta lehentasunak ezarri beharko ditugu", esan du TVE-1 katean egindako elkarrizketa batean.
Bestalde, botiken koordainketa ezartzea baino ez zaiela gelditzen esan du.