Ekonomia -
Greba amaitu berritan
'Oporrak' luzatuz gero, protesta berriak iragarri dituzte Corrugadosen
Enpresa batzordeak ez du uste zuzendaritzak akordio bat lortzeko asmorik duenik, eta langileak okerrena pentsatzen hasiak dira.
Azpeitiko Corrugados lantegiko langileek berriro ekingo diete mobilizazioei, urtarrilaren 25ean lanean hasten ez badira.
Sei hilabeteko greba mugagabearen ondoren, urtarrilaren 4an bertan behera utzi zuten protestaldia langileek zuzendaritzarekin negoziatzeko.
Hala ere, lanera bueltatu beharrean, oporrak hartzera behartu zituzten urtarrilaren 15era arte. Orain, oporraldia urtarrilaren 24ra arte luzatu diete.
ELA eta LAB sindikatuetako ordezkariek prentsaurrekoa eskaini dute gaur goizean, zuzendaritzarekin izan dituzten bileren berri emateko. Esteban Campos LAB ordezkariak azaldu duenez, bi bilera izan dituzte, eta enpresa batzordeak bere proposamenak helaratu dizkio zuzendaritzari.
Alde batetik, kaleratzeak borondatezkoak izatea eta soldatak ez jaistea eskatu dute, eta trukean aparteko soldata bati uko egitea eta lan-erregulazioko txostena onartu dute, "bidezkoa eta txandakakoa" bada.
Enpresa batzordeak ez du uste zuzendaritzak akordio bat lortzeko asmorik duenik, eta langileak okerrena pentsatzen hasiak dira.