Ekonomia -

Legez kanpoko akordioa

Telefonicari eta Portugal Telecomi 79 milioiko isuna jarri die Europak

Iberiar Penintsulako telekomunikazioen merkatuan euren artean ez lehiatzeko akordioa sinatu zuten.

Joaquin Almunia Europako Batzordeko Lehiakortasun komisarioa. EFE
Joaquin Almunia Europako Batzordeko Lehiakortasun komisarioa.
Joaquin Almunia Europako Batzordeko Lehiakortasun komisarioa. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako Batzordeak 79 milioi euroko isuna jarri die Telefonica eta Portugal Telecom enpresei, Iberiar Penintsulako telekomunikazioen merkatuan ez lehiatzea adosteagatik.

Telefonicari jarritako isuna 66,8 milioi eurokoa da eta Portugal Telecom enpresari jarritakoa 12,2 milioikoa.

Bruselak adierazi duenez, 2010ean, Telefonicak Brasileko Vivo mugikor operadorea hartzeko kontratuan sartu zuen akordioa. Ordura arte, Espainiako eta Portugaleko bi enpresena zen eta euren artean ez lehiatzeko klausula sartu zuten operazioan.

Batzordeak ikerketa hasi zuen 2011. urtean eta akordioaren berri jakin zuenean, bi konpainiei kargu-orriak bidali zizkiela azaldu du. Erabakiak ez dio Vivoren operazioari eragiten.

Legez kanpoko akordio honengatik kaltetua izan den edonork kalte-ordainak eska ditzakeela ekarri du gogora Bruselak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea