Ekonomia -

Ebazpena

Mendiguren y Zarrauako 227 kontraturen etenaldia baliogabetzat jo dute

Epaitegiaren ustez, enpresak “asmo txarrez” jokatu zuen lan-erregulazio txostenaren epean, behar zen dokumentazioa ez emateagatik.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Gizarte Arloko 10 zenbakiko Epaitegiak baliogabetzat jo du Mendiguren y Zarraua enpresa bizkaitarraren 227 langileren kontraturen etenaldia, ELA sindikatuak jakitera eman duenez.

Mendiguren y Zarraua (Abadiño eta Berriz herrietan ditu lan-guneak) enpresak osagai metalikoak egiten ditu, automobilginantzaren sektorerako batik bat. Iazko irailean lan erregulazio-txostena aurkeztu zuen 227 langilerentzat.

Epaitegiaren ustez, enpresak "asmo txarrez" jokatu zuen lan-erregulazio txostenaren epean, behar zen dokumentazioa ez emateagatik, nabarmendu du ELAk.

Sindikatuak zoriondu egin ditu Mendiguren y Zarraua S.A.U enpresako langilek "garaipen honengatik", eta "bide horretan jarraitzera" animatu ditu, "borrokaren bidez bakarrik" babestu ahal izango direlako lan-baldintzak, enpresaren zuzendaritzatik jasotako "eraso etengabeen" aurrean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea