Ekonomia -

Angelu

Epaileak langileen jantzien garbiketa ordaintzera behartu du Carrefour

470.000 euro ordaindu beharko dizkio Carrefourrek Angeluko plantako 76 langileri. Tankera honetako erabakiak hartu izan dira Frantzian, baina diru-kopuru handienetakoen artean dago oraingo hau.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Justiziak arrazoia eman die Angeluko (Frantzia) Carrefourreko langileei, lantokiko jantziak etxean garbitu ezkero, enpresak ordaindu egin behar diela ebatzita, Euskadi Irratiak jakitera eman duenez.

470.000 euro ordaindu beharko dizkio, beraz, Carrefourrek Angeluko plantako 76 langileri. Lan arloko epaitegiek hartu izan dituzte tankera honetako erabakiak Frantziako lurraldean, baina diru-kopuru handienetakoen artean dago oraingo hau.

Lan jantzien arabera eta garbiketa egiten emandako denboraren arabera, 2.000 euro eta 9.000 euro artean jasoko dituzte. Gehien jasoko dutenek, bost urteko garbiketak euren poltsikotik ordaindu zituzten.

Ikusteko dago enpresak helegitea jartzen duen ala ez, baina beste leku batzuetan horrelako auziak muturreraino galdu dituzte. Hala ere,  Angeluko Carrefour lan auzi asko edukitzeagatik ezaguna da, besteak beste, gutxieneko soldataren edota jai  egunetako lansarien inguruan izan dituzten auziengatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iparraldea argazkiak Ekonomia berriak Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Lan gatazkak Hipermerkatuei buruzko albisteak