Ekonomia -

Aurreakordioa sinatuta

Bizkaiko gasolindegietako langileak gaur itzuli dira lanera

06:00etan lanpostuetara itzuli dira langileak, 46 eguneko greba mugagabearen ondoren.

Greban zeuden gasolindegietako langileak gaur itzuli dira lanera. Argazkia: EITB
Greban zeuden gasolindegietako langileak gaur itzuli dira lanera.
Greban zeuden gasolindegietako langileak gaur itzuli dira lanera. Argazkia: EITB

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Greban zeuden Bizkaiko gasolindegietako langileak astearte honetan itzuli dira lanera, atzo sektore horretako sindikatuek eta Aevecar patronalak aurreakordioa sinatu ondoren.

Sindikatuetatik jakinarazi dutenez, langileak normaltasunez bueltatu dira lanera, 6:00etan, zerbitzuguneak irekitzen dituzten orduan.

Greba mugagabea 2012ko abenduaren 20an hasi zuten langileek hitzarmen kolektiboaren alde.

Cebek patronalak aurreakordioa sinatu ez izana eta elkarte horrek negoziazioan izan duen jarrera kritikatu dituzte sindikatuek. Horien iritziz, Bizkaiko patronalak "lurraldeko hitzarmen bat planteatzen zuen, gero ez aplikatzeko"; izan ere, Cebekek ez du onartu aurreakordioak jasotzen duen etete klausula.

ELA, LAB, CC OO, UGT eta USO sindikatuek eta Aevecar patronalak sinaturiko aurreakordioak ondorengoak jasotzen ditu: hitzarmen kolektiboa 2011tik 2014ra, Euskadiko KPIari lotutako soldata igoerak, ultrajarduerari eusteko konpromisoa eta etete klausula.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea