Ekonomia -

Gatazka Metro Bilbaon

Etxenagusiak Bilbao salatuko du bere akusazioak zuzentzen ez baditu

Iñaki Etxenagusia Bilboko metroko zuzendari gerente ohiak esan du kargua uztean jasoko duen diru-kopurua "1.000 euro baino gutxiagokoa" izango dela, “eta ez 93.000 eurokoa”.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñaki Nagusia Metro Bilbaoko zuzendari gerente ohiak Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiari zuzenketa publiko bat egitea eskatu dio, metroko kargu ohiei ematen zaizkien kalte-ordainen inguruan egindako adierazpenei buruz. Hori hala izan ezean, Bilbaoren kontrako akzio legalak hartuko dituela nabarmendu du, "gezurra esatea debalde ezin delako izan".

Etxenagusiak era horretan erantzun die Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiak egindako adierazpenei. Azken horrek astelehenean "txosten juridiko" bat eskatuko duela iragarri zuen, "blindatutako kontratuen" legezkotasuna frogatu ahal izateko. Halaber, metroko zuzendaritzako hiru kargu ohiren kalte-ordainak "herritarrei milioi bat euro baino gehiago kostatuko" zaizkiela azaldu zuen.

Etxenagusiak esan duenez, "3/2012 legeak kargu altuei lan egindako urte bakoitzeko gehienez zazpi eguneko kalte-ordaina jasotzea ezartzen du, eta 15 egun lehenago iragartzea ere aipatzen du". Ondorioz, "metroan zazpi hilabetez lan egin ostean, kobratuko dudan diru-kopurua 1.000 euro izango dira, eta ez 3.000, atzo Bizkaiko Alundiak iragarri moduan".

Bilbaok esandakoa "gezurra" dela eta, ahaldun nagusiari zuzenketa publiko bat eskatu dio, "gezurrezko datuak emateko erabilitako antzeko testuinguruan".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea