Ekonomia -

Metro Bilbao

Etxenagusiak kalte-ordainari uko egin diola onartu du Bilbaok

Bizkaiko ahaldun nagusiak orain arte Metroko zuzendari izan denak kargua uztean urteroko 93.000 euro jaso behar zituela onartu du.

Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusia. EFE
Jose Luis Bilbao
Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusia. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Luis Bilbao (EAJ) Bizkaiko ahaldun nagusiak eta Metro Bilbaoko zuzendari berriak Iñaki Etxenagusia orain arte Metroko zuzendaria izen denak 93.000 euroko kalte-ordaina jasotzeari uko egin diola onartu du, eta keinua eskertu dio.

Bilbaok asteartean esan zuen Metroko hiru kargu ohik postua uztean kalte-ordain oso altuak jaso zituztela. Etxenagusiaren kasuan, Bilbaok azaldu zuen urtean 93.000 euroko soldata zuela, eta, kargua uztean, beste "93.000 euroko" kalte-ordaina jasoko zuela.

Akusazioen berri izan ostean, Etxenagusiak erantzun egin zuen, kargua uztean jasoko duen kalte-ordaina "mila euro baino gutxiagoko" zela azalduz, eta ez 93.000 eurokoa. Halaber, Bilbaori bere hitzak zuzentzea eskatu zion, eta, hala izan ezean, Auzitegietara eramango zuela nabarmendu zuen.

Gaur, ohar baten bidez, ahaldun nagusiak Etxenagusiak kargua uztean urtean 93.000 euro jaso behar zituela esan du, baina gaur goizean Metroko bulegoetan zuzendari ohiak dokumentu bat sinatu duela azpimarratu du, kalte-ordainak jasotzeari uko eginez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea