Ekonomia -

Europar Batasuna

Bruselak herrialde guztien behi haragiaren DNA frogak eskatu ditu

Kontrolek hiru milioi euroko kostua izango dute Europar Batasunean, eta Bruselak zati bat finantzatuko du. Martxoan izango dira frogak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako Batzordeak Europar Batasuneko kide diren Estatu guztiei behi haragiarekin egindako produktuen DNA frogak egite eskatzea proposatu du, azken egunotan behi-haragiaren etiketa duten prestatutako plateretan eta hanburgesetan zaldi haragia aurkitzen sortutako eskandalua dela eta.

Tonio Borg Osasun eta Kontsumo Politikaren Europako komisarioak azaldu duenez, bi froga egingo dira, lehenengoa behi-haragiaren gaineko DNA hartzea izango da, eta, bigarrena, zaldi haragian ea fenilbuzatona dagoen ikusteko.

Kontrolek hiru milioi euroko kostua izango dute Europar Batasunean, eta Bruselak zati bat finantzatuko du. Martxoan izango dira frogak, eta apirilaren 15ean emaitzak, komisarioak esan duenez.

Zaldi haragiaren gaineko frogaren helburua, etiketatuaren iruzurraz gain, osasun arriskurik ote dagoen jakitea da.

Ondorioek hala eskatzen badute, testak bi edo hiru hilabetez luzatuko dituzte, gaineratu du.

Espainian, 200 froga egingo dituzte kasu bakoitzean, eta Batzordeko proposamena ostiralean eramango dute aurrera, Europar Batasuneko ordezkariek osatutako Batzorde batean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea