Ekonomia -

G20ko bilera Errusian

Hazkundea 'ahulegia' dela ohartarazi dute G20ko bileran

Finantza ministroek "herrialde batzuetan onartezinak diren langabezia tasak daudela" nabarmendu dute.

G20ren bilera Errusian. EFE
G20ren bilera Errusian. EFE
G20ren bilera Errusian. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Munduko ekonomiaren !"arriskuak gutxitu egin direla, baina oraindik bere horretan jarraitzen dutela" ohartarazi dute G20 taldeko ekonomia eta finantza arloko ministroek. Halaber, hazkundea "ahulegia" dela nabarmendu dute.

"Europan, AEBetan eta Japonian harturiko neurri politikoei eta Txinako ekonomiaren egonkortasunari esker, arriskuak gutxitu egin dira", adierazi dute Errusian egindako bileraren ostean bidalitako oharrean.

"Hala ere, arriskuak hor daude eta hazkundea oraindik oso ahula da. Gainera, herrialde batzuetan onartezinak diren langabezia tasak daude", azpimarratu dute oharrean.

Halaber, Europako batasun ekonomikoa sustatzearen alde egin dute. "Egoera honetan, euroguneko batasun ekonomikoa sustatzeko esfortzuak egin behar dira", ondorioztatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea