Ekonomia -

Bilbon

Gune plataformak murrizketen aurkako manifestazioa deitu du

Manifestazioa martxoaren 16ean egingo dute, Bilbon. Mobilizazioak "ezinbestekoak" direla adierazi du ELAko idazkari nagusiak.

Etxegabetzeen aurkako manifestazio bat. EITB.
Etxegabetzeen aurkako manifestazio bat. EITB.
Etxegabetzeen aurkako manifestazio bat. EITB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gune plataforma osatzen duten eragile sozial eta sindikalek, tartean ELA eta LAB, eskubide sozial duinen eta eredu sozial eta ekonomiko berri baten aldeko manifestazioa deitu dute martxoaren 16rako, Bilbon.

Aurretik, martxoaren 12an, Jaurlaritzaren Aurrekontuak eztabaidatzen dituen egun berean, elkarretaratzea egingo da Gasteizko Legebiltzarraren aurrean.

Adolfo Muñoz ELAko idazkari nagusiak esan du mobilizazioak "ezinbestekoak" direla bizi dugun egoera aldatzeko. "Izan ere, kaleetan jende multzo handia ikusten duten heinean bakarrik beldurtuko dira politikariak".

ELAko idazkari nagusiak adierazi du fiskalitateari buruzko eztabaidak lehentasuna izan dezan mobilizazioak "premiazkoak" direla.

Muñozen hitzetan, Urkullu lehendakariak Rajoy presidentearen murrizketak "kopiatu" egiten ditu eta modu horretan hitzarmena "ezinezkoa" izango dela azpimarratu du.

"Gainean datorkiguna, Rajoyrekin edo Rajoy gabe, oso gogorra izango da", gaineratu du.

Bestalde, Javi Garnika LAB sindikatuko ordezkariak lehendakariari mezu bat igorri dio, EAEko Aurrekontuak onartzea "kromo aldaketa" bat egitea ez dela azpimarratuz.

"Murriztu behar bada", gaineratu du, "pribilegioak eta obra erraldoiak" bertan behera uzteko exijitu du Garnikak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea