Ekonomia -
Lan-erregulazioko txostenak
Epaileei 'zigorgabetasuna' eskatzea egotzi dio ELAk Adegiri
Lan-erregulazioko txostenen inguruko epaiak ematen dituzten epaileei "zigorgabetasuna" eskatzea leporatu dio ELAk Adegiri.
Erredakzioa
Adolfo Muñoz "Txiki" ELAko idazkari nagusiak Adegiren jarrera kritikatu du epaileei euren erabakien aurrean "zigorgabetasuna" eskatzeagatik.
Pello Gibelaldek, Adegi Gipuzkoako enpresaburuen elkarteko presidenteak, epaileei kritikak egin dizkie enpresetako erabakiak baliogabetzen dituzten hainbat epai emateagatik.
Ildo honetan, lan-erregulazioko txostenen inguruko epaiak ematen dituzten epaileei "zigorgabetasuna" eskatzen dietela salatu du ELAk.
ELA sindikatuko zerbitzu juridikoek enpresa batzuetako erabakiak baliogabetzea lortu dutela ekarri du gogora, besteak beste, Koyo, Laminaciones eta Corrugados Azpeitia enpresetakoak. "Lan-erreformaren ostean, aldebakarreko erabakiak epaileek zalantzan jartzea ez du onartzen patronalak", esan du Muñozek.
Gainera, "bidean jartzen zaion ororen aurrean jarrera intolerantea azaltzea" leporatu dio Adegiri.
"Egindakoa motz" geratu dela argudiatuta, CEOEk beste erreforma bat eskatu duela esan du ELAko idazkariak. "Erreforma berri horretarako patronalaren helburuen artean epaileek enpresen erabakiak zalantzan jarri ezin izatea egongo da seguru", ondorioztatu