Ekonomia -

Donostiako Onkologikoa

Onkologikoa pribatizatuko ez den bermea eskatu dio Garitanok Kutxari

"Zentroaren egungo egoera eta asmoak ezagutzeko" bilera bat egitea eskatu diote Iturberi.

Donostiako Onkologikoa. Argazkia: oncologico.org
Donostiako Onkologikoa.
Donostiako Onkologikoa. Argazkia: oncologico.org

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiak "bermeak" eskatu dizkio Kutxari, Donostiako Onkologikoa ez pribatizatzeko, eta auzi honetan, "hitzekin nahikoa ez dela" adierazi du.

Prentsaurrekoa eman du Garitanok Juan Karlos Izagirre Donostiako alkatearekin batera. Bi erakundeek, Kutxaren fundatzaile gisa, Onkologikoaren etorkizunari buruzko irakurketa egin dute; izan ere, zentroa finantza entitatearen gizarte-ekintzarekin lotuta dago.

Xabier Iturbe Kutxako presidentearekin bilera eskatu dutela esan du ahaldun nagusiak, eta zentroa entitatearekin lotuta jarraitzeko eskaera egingo diote. Halaber, "pribatizatzeko edozein asmori ateak ixteko" eskatuko diote, Onkologikoaren finantziazioaren % 80 Osakidetzarekin dituen hitzarmenen bidez egiten baita.

Gipuzkoako Aldundiak egoeraren "jarraipena" egingo duela esan du ahaldun nagusiak.

EH Bilduk ostiralean Onkologikoa "pribatizatzeko arriskua" zegoela salatu zuen, zuzendaritzaren aldaketan eta Kutxaren kapital-ekarpena gutxitzean oinarrituta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea