Ekonomia -

Lan-gatazka

Gasteizko atezain guztiek mugagabeko grebarekin bat egin dute

Gasteizko Udalak proposatutako berrantolakuntzaren aurkako lanuzteak abiatu zituzten ostiral honetan. Hala ere, hainbat instalazio zabalik mantentzea erabaki du Udalak.

Gasteizko atezainek mugagabeko greba hasi dute ostiral honetan. Argazkia: EITB
Gasteizko atezainek mugagabeko greba hasi dute ostiral honetan. Argazkia: EITB
Gasteizko atezainek mugagabeko greba hasi dute ostiral honetan. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Monica Gomez Segura Gasteizko Udalaren enpresa-batzordearen presidenteak gaur azaldu duenez, atzo abiatutako mugagabeko grebarekin bat egin dute deitutako atezain guztiek. Hala ere, Gomez Segurak salatu duenez, Udalak aginduta, hainbat instalazio zabalik mantendu dituzte.

PPko Udalak proposatutako langileen berrantolakuntzaren aurkako mugagabeko greba hasi zuten atzo Gasteizen.

Hiru udal-instalazio irekita

Sindikatuen arabera, ostiral honetan 24 udal zentro itxi zituzten. Hala ere, Udalak esan duenez, hainbat zentro piketeak igaro heinean itxi behar izan zituzten eta, ondoren, berriro ireki zituzten.

Sindikatuek adierazpen hauek ukatu zituen. Enpresa-batzordeko presidentearen esanetan, zentro horiek udaltzaingoen laguntzaz ireki zituzten, ondorioz, litekeena da grebarako eskubidea urratu izana. Gauzak horrela, langileek salaketa aurkeztu dute Gasteizko auzitegietan.

Gomez Segurak azaldu duenez, langileen % 100k grebarekin bat egin du. Bigarren greba-egunean, Gamarrako eta Mendizorrotzako gimnasioak eta Jai Alaiko frontoia daude zabalik, Udalak hala aginduta. Hala ere, Gomez Segurak esan duenez, instalazio hauen itxiera saihestu dutenez, "horien segurtasuna Udalaren mendean geratuko da".

Enplegu publikoa mantentzeko

"Greba arrakastatsua da oso", azpimarratu du enpresa-batzordeko presidenteak. "Enplegu publikoa mantentzeko akordioa negoziatzeko prest gaude", adierazi du.

Bestalde, Gasteizko Udalak esan duenez, planak ez ditu kaleratzerik ekarriko. Hala ere, langileen batzordeak dioenez, litekeena da ekainean 20 bat langile kaleratzea.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea