Ekonomia -

Urtarrileko datuak

Turismoa % 6 jaitsi da EAEn Espainiako bidaiarien jaitsieragatik

EAEra datozen Espainiako turisten kopurua % 10,5 jaitsi da, eta atzerriko turistena, berriz, % 8,2 igo da.

EAEko turismoaren datuak. EITB
EAEko turismoaren datuak.
EAEko turismoaren datuak. EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEra iristen diren turisten kopurua % 6 jaitsi da urtarrilean, 2012ko hilabete berarekin alderatuta. Espainiako bisitarien kopurua % 10,5 jaitsi da eta atzerrikoena, ordea, % 8,2 igo da.

2012an hasitako jaitsiera berretsi dute Eustaten datuok, eta sektoreak bizi duen une txarra islatu.

EAEko ostatuetan 115.002 lagun izan dira urtarrilean, 2012ko hilabete berean, ordea, 122.321 lagun izan ziren. Hau da, %6ko jaitsiera egon da.

Araban izan da jaitsiera nabarmenena, % 15,8koa zehazki. Bizkaian, % 6,4 jaitsi da eta Gipuzkoan, % 0,6.

Espainiako beste erkidegoetatik datozen turisten jaitsierak bultzatu du datu negatiboa; izan ere, % 10,5 turista gutxiago etorri dira.

Atzerriko bisitarien artean, ordea, turisten kopurua % 8,2 igo da, eta batik bat, Suediatik, Japoniatik, Frantziatik eta Erresuma Batutik etorri dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Turismoa Euskadi albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa Espainia albisteak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Eustat