Ekonomia -

Gipuzkoa

Iruzur fiskalaren kontrako neurriek 402 milioi azaleratu dituzte

2012ko ikuskaritza planak utzitako datuak dira. Aurreko urtean baino % 28 gehiago da, Helena Franco Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun diputatuak azaldu duenez.

Helena Franco
Helena Franco
Helena Franco

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iruzur fiskalaren kontrako neurriek 402 milioi euro azaleratu dituzte Gipuzkoan 2012an, aurreko urtean baino % 28 gehiago, Helena Franco Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun diputatuak azaldu duenez. Francoren hitzetan, datua ''ikusgarria'' da.

Xabier Olano Ogasun zuzendariarekin eta Javier Moreno haren ondokoarekin agerraldia egin du Francok Batzar Nagusietan, 2012ko ikuskaritza planaren emaitzen berri emateko.

Hala, 402 milioi euroko zorra azaleratu du planak, eta horietatik hiru laurden sozietateen gaineko zergari eta BEZari dagozkie, Morenok azaldu duenez. Halaber, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan atzemandako iruzurrak % 14 egin du behera, horren esanetan.

BEZan atzemandako iruzurrak % 68 egin du gora, eta sozietateen gaineko zergari dagokiona, berriz, % 20 handitu da.

Delitu fiskalaren arloan 11 jarduera egin dituzte, guztira 6,7 milioi euroko zenbatekoaz.

Txostenek behera egin dute

Atzemandako iruzurrak gora egin duen arren, txostenen zenbatekoak behera egin du: 2012an 99.069 izan ziren; 2011n, berriz, 114.400; eta 2010ean, 104.347.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Iruzurrak bideoak Ekonomia albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Gipuzkoako Foru Aldundia azken orduko albisteak