Ekonomia -

Protestak

40 hegaldi bertan behera gelditu dira EAEn, Iberiako grebaren ondorioz

Hegazkin konpainiak iragarritako kaleratzeen ondorioz deitu duten laugarren greba eguna da gaurkoa. Loiuko eta Hondarribiko aireportuetako 40 hegaldiri eragin die gutxienez.

Iberiako hainbat langileren protesta Loiuko aireportuan. EiTB
Iberiako hainbat langileren protesta Loiuko aireportuan. EiTB
Iberiako hainbat langileren protesta Loiuko aireportuan. EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iberiak iragarritako kaleratzeen aurka laugarren greba eguna hasi dute ostegun honetan konpainiako langileek. Lanuztearen ondorioz, gutxienez 40 hegaldi gelditu dira bertan behera Loiuko eta Hondarribiko aireportuetan.

Iberiak bere webgunean azaldu duenez, lanuzteak Bilbo eta Madril arteko 12 hegaldi utzi ditu bertan behera.

Grebak beste konpainia batzuei ere eragin die, ordea, Iberia Airport Servicek eskaintzen dien zerbitzua dela eta. Hala, Vueling-ek adierazi duenez, Bilbo eta Bartzelona, eta Sevilla eta Londres arteko 10 hegaldi utzi behar izan ditu bertan behera.

Air Nostrum konpainiaren beste 18 hegaldi ere bertan behera gelditu dira, horien artean 8 hegaldi Donostia eta Madril arteko ibilbidea betetzen dutenak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea