Ekonomia -
Aurrekontuak
PP: 'Iritzia eman nahi dugu, baina EAJ oztopatzen ari da'
Borja Semper PPko Gipuzkoako presidenteak esan duenez, PP euskal Arrekontuetan sakontzeko prest dago, baina "egun EAJk ez digu datu fidagarririk eskaini".
Erredakzioa
Borja Semper PPko Gipuzkoako presidenteak iragarri duenez, PP euskal Arrekontuetan sakontzeko prest dago, "aldeko iritzia hartzeko prest ere", baina Lakuako Gobernua lana oztopatzen ari da. Semperrek esan duenez, "harrituta gaude, izan ere, babesak lortzeko ahaleginak egin behar diren une konplikatu honetan, Eusko Jaurlaritzak ez ditu Aurrekontuen ildoak seriotasunez aurkeztu".
Hala ere, herritarrek "erabaki politikoak hartzeko" eskatu ohi dutenez, "Aurrekontuetan sakontzeko prest gaude, alde iritzia ere hartzeko prest gaude, baina Gobernuaren erantzukizuna da hori hala izateko aukera".
"Egun guk ez dugu paper kaskar bat ere, Jaurlaritzak nahi duenaren gainean ideia bat izateko ez dizkigute datu fidagarririk eskaini, zurrumurruak bolo-bolo ari dira, eta egungo egoera ekonomikoan zurrumurruei eustea ez da bide onena". Aurrekontuen auzian, "PPk iritzia seriotasunez eman nahi du", baina balizko akordioak lortzeko, "EAJ eta Eusko Jaurlaritza oztopatzen ari dira".