Ekonomia -

Kontseilu Europarra

Barroso: 'Langabezia-tasa onartezina da'

Herman Van Rompuy Kontseilu Europarreko presidentearen hitzetan, "erantzunak zehaztea zaila da. Ekonomiak urte bukaeran susperraldia izan beharko luke".

Europar Batasuneko estatuburuak eta gobernuburuak. EFE
Europar Batasuneko estatuburuak eta gobernuburuak. EFE
Europar Batasuneko estatuburuak eta gobernuburuak. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europar Batasuneko (EB) estatuburuek eta gobernuburuek Kontseilu Europarreko aurreneko bilera amaitu dute. Euroguneko langabeziari aurre egiteko neurriak aztertu dituzte agintariek lehen saioan. Era berean, langabeziari aurre egiteko hazkunde ekonomikoa bultzatzeko neurriak aztertu dituzte.

"Langabezia-tasa onartezina da eta neurriak hartu behar dira. Estatuak esfortzu handia egiten ari dira dagoeneko, eta baita gizarteko sektore guztiak ere", azaldu du Jose Manuel Durao Barroso Europako Batzordeko presidenteak bilera amaitu ostean.

Herman Van Rompuy Kontseilu Europarreko presidentearen hitzetan, "jendearen beldurraz jakitun gara, baina erantzunak zehaztea zaila da. Ekonomiak urte bukaeran susperraldia izan beharko luke, eta 2014 sendotu".

Mariano Rajoy Gobernuko presidenteak EBri eta Europako Banku Zentralari erreformak bete dituzten herrialdeen finantziazioa errazteko neurriak eskatu dizkie, Espainian hazkunde ekonomikoa azkartzeko.

"Finantzaketa baldintzak erraztea eta bermatzea beharrezkoa da, gure desorekak zuzentzeko herrialdeak egiten ari garen esfortzuari laguntza emateko", adierazi du Exekutiboko buruzagiak Kontseilu Europarraren lehen saioa amaitu ostean.

Rajoyren esanetan, iragan udan EBZk esku hartu zuenean "finantziazio arazoak zituzten herrialdeei egonkortasuna eman zien". "Zentzu horretan, har daitezkeen erabaki guztiak erabilgarriak dira", erantsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea