Ekonomia -
Akziodunen Batzordea
Iberdrolak etekina mantendu eta 12.300 milioi inbertituko ditu
Enpresak irabaziak mantentzea lortu du, krisialdia gorabehera, eta inbertsio handiak egitea espero du etorkizunean. 2.840,7 milioi euroko etekina izan du iaz.
Erredakzioa
Ignacio Sanchez Galan Iberdrolako presidenteak akziodunen aurrean esan duenez, enpresak etekinak mantentzea lortu du, krisiak gorabehera, eta etorkizunari baikor ari da begira, datozen hiru urtetan 12.300 milioi euro inbertitzeko asmoa baitu.
Iberdrolako presidenteak enpresako Akziodunen Batzorde Nagusian egin du hitzaldia eta, bertan esan duenez, ekonomia espainiarrak hobera egiten ari dela nabarmentzat jo du.
Gainera, sektore elektrikoaren erregulazioa txalotu du; "tarifaren defizitaren arazoa konpontzeko aukera ematen du", Galanen hitzetan.
Taldeak 2.840,7 milioi euroko etekina lortu zuen, aurreko urtean baino % 1,3 gehiago. Nazioartean egindako negozioen ondorio da, guztien % 70 baitira Espainiatik kanpokoak. Nazioarteko negozioei esker lortutako etekina % 35 handitu da, 1.979 milioi euro irabazita.
Galanek iragarri duenez, Iberdrolak dibidendu malguko politikarekin jarraituko du; akzio bakoitzeko 0,305 euro ordainduko dute; horietatik 0,143 urtarrilean ordaindu ziren; 0,157 uztailean; 0,03 esku-diruan emango dira eta 0,127 dibidendu malguko programa berri batean. Politika horrekin batera kapitala % 2, 4 txikiagotuko dute.