Ekonomia -

2012an

Lanetik kaleratzeagatik jarritako helegiteek % 38,6 egin dute gora

Kaleratzeak auzitegietan gehien salatu dituzten autonomia erkidegoak Extremadura (% 71), Kantabria (% 50,1) eta Nafarroa (% 50,1) izan dira.

CAFeko itxieraren aurkako manifestazioa. Argazkia: EFE
CAFeko itxieraren aurkako manifestazioa. Argazkia: EFE
CAFeko itxieraren aurkako manifestazioa. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lanetik kaleratzeagatik Euskadiko Lan-arloko Epaitegietan aurkeztutako helegite kopuruak % 38,6 egin zuen gora 2012an, 2011rekin alderatuta, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak zabaldutako datuen arabera. Horrela, Estatuko seigarren gorakada izan da Euskadin.

2011an 4.132 salaketa aurkeztu zituzten Euskadiko Lan-Arloko Epaitegietan; 2012an, ordea, 5.725 helegite, 1.593 gehiago.

Kaleratzeak auzitegietan gehien salatu dituzten autonomia erkidegoak Extremadura (% 71), Kantabria (% 50,1) eta Nafarroa (% 50,1), Gaztela-Mantxa (% 41,5), Gaztela eta Leon (% 39,0) eta Euskadi (% 38,6) izan dira.

Gorakada txikienak izan dituztenak honako hauek izan dira: Balear Uharteak (% 1,4), Galizia (% 12,7), Murtzia (% 18,4), Katalunia (% 18,9), Asturias (% 19,8), Errioxa (% 21,3), Andaluzia (% 24,3) eta Kanariar Uharteak (% 24,8).

Osotasunari erreparatuz, helegite kopuru guztien % 62 Katalunian, Andaluzian, Madrilen eta Valentzian eman ziren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea