Ekonomia -

San Mames parean dago

Bilboko sarbide berria maiatzean zabalduko dute

Horrekin batera, Sabino Arana kalean dagoen sarbidea itxiko dute, eta aurten bertan eraitsiko dute.

A-8 autobideak Bilbon, San Mames parean, izan duen sarbidea. EITB
A-8 autobideak Bilbon, San Mames parean, izan duen sarbidea. EITB
Maiatzean zabalduko dute Bilboko sarbide berria

0:50

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

A-8 autobideak Bilbon, San Mames parean, izango duen sarbidea maiatzean zabalduko dute, Itziar Garamendi Bizkaiko Aldundiko Herri Lan eta Garraio diputatuak iragarri duenez.

Inaugurazio horrekin batera, Sabino Arana kaleko sarbidea itxiko dute. Aurten bertan hasiko dira azpiegitura hori eraisten, lanak esleitu eta gero.

Garamendik prentsaurrekoan azaldu duenez, sarbide berriaren lanak "oso aurreratuta" daude dagoeneko, amaitzeko zorian, eta, hasiera batean, maiatzean irekiko dute. Dena dela, "aldaketak" egon litezkeela ohartarazi du.

Sabino Aranako sarbidea bestea zabaltzen duten egunean bertan itxiko dute, eta eraisteko proiektua gaur onartu du Aldundiak. Lau milioi eurokoa da, zortzi hilabeteko epean abiatzeko. Oraingoz, baina, ez dute esleitu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea