Ekonomia -

Iruñean

Ostegun santuan Nafarroako denden irekiera salatu du ELAK

Sindikatu horrek dioenez, jaiegunetan dendak irekitzeak "lana eta familia bateratzea oztopatzen du". Halaber, "denda horietan ez erosteko" deia egin du.

Nafarroako dendak irekitzearen aurka egin du ELAk. Argazkia: EITB
Nafarroako dendak irekitzearen aurka egin du ELAk. Argazkia: EITB
Nafarroako dendak irekitzearen aurka egin du ELAk. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ostegun santu honetan Nafarroako dendak irekitzearen aurka egin du ELA sindikatuak, jaiegunetan dendak irekitzeak "lana eta familia bateratzea oztopatzen duelako". Ohar baten bidez sindikatu horrek "jaiegun honetan dendak ireki dituzten enpresak" salatu ditu. Halaber, "denda horietan ez erosteko" deia egin du.

ELAK Iruñeko Vinculo Plazan elkarretaratzea egiteko asmoa zuen, "bizitza familiarra eta lana uztartzeko emakumezko langileek dituzten arazoak agerian uzteko", baina ekitaldia bertan behera geratu da, euria dela eta.

ELAk "CCOO eta UGTren itxurakeria" salatu ditu, "batetik jaiegunetan dendak irekitzearen aurka daudela diotelako, eta bestetik, duela gutxi Nafarroako Parlamentuan onartutako Merkataritza Legea txalotu dutelako". "Alor honekin lotutako hainbat inkesten arabera, herritarrek ez dute behar jaiegunetan eta igandetan dendak irekita egotea", azpimarratu du sindikatu horrek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea