Ekonomia -
Saioaren itxiera
Espainiako burtsak % 3,77 galdu du martxoan Zipreko krisiak bultzatuta
Zipreko bankuak ireki baino lehen, arrisku saria 390 puntutan kokatu. Saioaren amaiera baretu da eta 379 puntutan amaitu da merkatuen itxieran.
Erredakzioa
Ibex 35 indizeak % 0,25 irabazi du Ostegun Santu honetan baina, hala eta guztiz ere, % 3,77 galdu du martxoan, azken bost saioetan galerekin itxi ostean, Zipreko krisiak bultzatuta. 2012ko uztailetik izandako beherakadarik handiena da.
Gainerako burtsek gorakada txikiak izan dituzte: Londres, % 0,4; Paris, % 0,5; eta Alemaniako burtsa, berriz, % 0,1. Halaber, Zipreko bankuak ireki baino lehen, arrisku saria 390 puntutan kokatu. Saioaren amaiera baretu da eta 379 puntutan amaitu da merkatuen itxieran.
Irabaziei dagokienez, CaixaBank, Inditex eta IAG enpresek gorakada handienak izan dituzte (% 3,9, % 2,27 eta % 1,73, hurrenez hurren). Galera handienak, ordea, Acciona (% 3,19), FCC (% 2,9) eta Técnicas Reunidas (% 1,38) konpainiek izan dituzte.
Bankuen alorrean, CaixaBankek eta Santanderrek igoerak izan dituzte. Gainerakoek, ordea, galerak jasan dituzte, Repsol, Telefonica, Gas Natural eta Iberdrola enpresek bezala.