Ekonomia -
Elkarrizketa Radio Euskadin
Denden ordutegien liberalizazioaren aurka egingo du Jaurlaritzak
Garapen Ekonomikorako sailburuak esan duenez, Rajoyren dekretuak "Euskadiko hainbat eskumen esklusibo bereganatzen ditu", ondorioz, astelehenean horren aurkako helegitea aurkeztuko du Jaurlaritzak.
Erredakzioa
Arantza Tapia Garapen Ekonomikorako eta Lehiakortasunerako sailburuak adierazi duenez, denden ordutegien liberalizazioaren gainean Mariano Rajoyren Gobernuak ezarritako dekretuak "Eusko Jaurlaritzaren hainbat eskumen esklusibo bereganatzen ditu".
Radio Euskadin eskainitako elkarrizketan Tapiak esan duenez, dekretu hori "politika zentralizatzeko saiakera berria da". Ondorioz, astelehenean dekretu horren aurkako helegitea aurkeztuko dutela iragarri du sailburuak.
Tapiak gaineratu duenez, "ez gaude batere ados, ez merkealdiei dagokionez, ezta dendetako eta asteburuko ordutegiei buruz ere". Horren esanetan, Rajoyren dekretuak "Eusko Jaurlaritzak hainbat eskumen esklusibo bereganatu ditu, izan ere, politika zentralizatzeko Madrilgo Gobernuak egindako saiakera berria da".