Ekonomia -

Konpainia zailtasunetan

Pescanovako presidenteak akzioak saldu, baina 'galerak' izan zituen

Pontevedrako merkataritza-gaietarako epaitegiaren aurrean hartzekodunen konkurtsoan (ordainketak eteteko espedientea) sartzeko eskakizuna aurkeztu du Pescanovak.

Pescanovako egoitza nagusia Chapelan (Redondela), Vigoko itsasadarrean. EFE
Pescanovako egoitza nagusia Chapelan (Redondela), Vigoko itsasadarrean. EFE
Pescanovako egoitza nagusia Chapelan (Redondela), Vigoko itsasadarrean. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2012ko abenduan, urtarrilean eta 2013ko otsailean "akzioen pakete handi bat" saldu zuela jakitera eman dio gaur Manuel Fernandez de Sousa Pescanovako presidenteak Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari, konpainiak agiri batean azaldu duenez.

Bestalde, Pontevedrako merkataritza-gaietarako epaitegiaren aurrean hartzekodunen konkurtsoan (ordainketak eteteko espedientea) sartzeko eskakizuna aurkeztu du gaur konpainiak.

Inverpesca eta Sociedad Anonima de Desarrollo y Control sozietateek 1.986.196 titulu saldu zituzten. Fernandez de Sousak enpresaren % 7,45a du, eta akziodun handiena izaten jarraitzen du, konpainiak erantsi duenez.

Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalean aurkeztutako agirian, Taldearen "altxortegiaren egoerarekin kezkaturik" eta "Pescanovak finantzaketa lortzeko zituen arazoak ikusita", "bere ondarea enpresaren eskuetan jartzea" erabaki zuen, "likidezia arazoak konpontzeko".

Agiriaren arabera, "otsailaren hasieran konpainiak maileguak jaso zituela baieztatzeko agiriak aurkeztu ditu Manuel Fernandez de Sousak Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalean; eta hori oso adierazgarria da, une horietan Pescanovak irudi oso ona zuelako".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea