Ekonomia -

Aurrekontuak

PSE: 'Aurrekontuak ez onartzea kolpe gogorra izango da Urkullurentzat'

"EAJ bera bakarrik sartu da kalezulo honetan", adierazi du Idoia Mendiak.

Idoia Mendia, PSE-EEko bozeramailea. Argazkia: EFE
Idoia Mendia, PSE-EEko bozeramailea. Argazkia: EFE
Idoia Mendia, PSE-EEko bozeramailea. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PSE-EEren ustez datorren ostiralean 2013rako Aurrekontuak onartzen ez badira Urkulluren Exekutiboarentzat "kolpe politiko gogorra" izango da eta egoera horren arduradun bakarra EAJ izango dela azpimarratu du, proiektua "bakarrik" egitea hautatu duelako.

"EAJ bera bakarrik sartu da kalezulo honetan", esan du Idoia Mendia PSE-EEren bozeramaileak.

Mendiak azpimarratu duenez, bere alderdiak osoko zuzenketa mantenduko du, hau da, ez dute erretiratuko.

Hala, sozialisten zuzenketa eztabaidatua ez izateko aukera bakarra, Jaurlaritzak azken orduan proiektua erretiratzea izango litzatekeela zehaztu du Mendiak.

Hori dela eta, egoerak joan den asteko berbera izaten jarraitzen duela azpimarratu du eta bi alderdien artean kontaktu berririk ez dela izan. "Ez dago ez PSEren ezta Jaurlaritzaren aldetik inolako berririk· Ez gaude ados diru-sarrerekin eta Jaurlaritza ez da une bakar batean ere atal hori aldatzearen alde agertu ", esan du Mendiak.

PSE-EEk iragarritako jarrera mantenduko du, aurrekontuen itzulera eskatuko du. Jaurlaritzan geunden garaian ez genituen diru-sarrera horiek babesten, hala adierazi genuen Finantza Publikoen Euskal Kontseiluan, murrizketak eginaraziko zituztela esan genuen eta hala izan da", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea