Ekonomia -

EAEko funtzionarioak

Ordutegi aukeraketak 35 orduen haustura ezkutatzen duela salatu dute

ELA, LAB, UGT eta CCOO sindikatuen hitzetan, ''aldebakarreko inposaketa'' da, eta langile asko kalean utziko ditu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEko funtzionarioek ordutegia aukeratzearen inguruan Eusko Jaurlaritzak plazaratutako ''gezurrak'' salatu dituzte astearte honetan ELA, LAB, UGT eta CCOO sindikatuek. ''Ez dago inongo berrikuntzarik eta neurriak 35 orduekin hausten du'', adierazi dute elkarrekin kaleratutako ohar batean.

Sindikatuen hitzetan, hiru lanaldi mota ezartzeak ez du ezer berririk, ''aurreko Jaurlaritzak jarri baitzituen martxan'', eta langile publikoek aspalditik aukeratu baitezakete lanaldi mota.

Hala ere, neurriak ''Eusko Legebiltzarrak legez onartutako 35 orduko lanaldia apurtzen du, langile publikoek urtean 1.610 ordu lan egin beharko dutelako''.

Ildo horretan, Jaurlaritzak egindako ''aldebakarreko inposaketa'' dela eta langile asko kalean utziko dituela salatu dute sindikatuek, ''lanaldia luzatuta asko kalera joango direlako eta ez dituztelako berriz kontratatuko''.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea