Ekonomia -

Bat-egitea

Laboral Kutxa da Euskadiko Kutxaren eta Ipar Kutxaren izen berria

Kreditu-kooperatiba berriak Euskadiko bigarren finantza entitatearen eta Estatuko bigarren kreditu-kooperatibaren lekua hartu du.

Bat-egitearen ondorengo logo berria. Irudia: EiTB
Bat-egitearen ondorengo logo berria. Irudia: EiTB
Bat-egitearen ondorengo logo berria. Irudia: EiTB

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Laboral Kutxa izango da Euskadiko Kutxa eta Ipar Kutxaren bat-egitearen ondorengo kreditu-koopetariba berriak izango duen izena. Aktibotan 24.400 milioi euro ditu, 421 sukurtsal eta 2.126 lan-bazkide; eta Euskadiko, Nafarroako, Aragoiko, Errioxako, Gaztela eta Leongo, Kantabriako eta Madrilgo merkatuetan jarduten da.

Bat-egitearen prozesua urrian bukatuko da; horri esker, Kreditu-kooperatiba berriak Euskadiko bigarren finantza entitatearen eta Estatuko bigarren kreditu-kooperatibaren lekua hartu du; bereziki Araban eta Bizkaian indartu da.

Laboral Kutxak jakinarazi duenez, EAEko 750.000 herritar kooperatibako bezeroak dira dagoeneko, eta 110.000 Nafarroan. Bezero kopurua, guztira, 1.300.000 da, erkidego guztietakoak kontuan hartuta.

Lehenengo bost hilabeteetan, Laboral Kutxak 58,7 milioi euroko irabaziak lortu ditu. Kaudimen-koefizienteari dagokionez, kreditu-kooperatibak  % 11ko ratioa izan zuen 2012ko amaieran, 2013ko urtarrilaren 1etik aurrera eskatzen duten gutxieneko % 9 baino gehiago.

Halaber, likideziaren ikuspuntutik egoera "eroso" batean dagoela nabarmendu dute, Estatuko finantza-sisteman orokorrean ez bezela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea