Ekonomia -

Aurrekontua

Jaurlaritzak 18 milioi bideratuko ditu haurrak dituzten familientzat

Lehen seme-alaba izateagatik jasoko den laguntza 400 eta 900 euro artekoa izango da. Bigarrena izandakoan, ordea, 1.100 euroko laguntza jasoko du familiak.

Haurdun dauden emakumeak. EITB
Haurdun dauden emakumeak.
Haurdun dauden emakumeak. EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak seme-alabak dituzten familiei laguntzak bideratzeko programa finantzatzeko 18.279.878 euroko aurrekontu-partida onartu du.

Helburua, familiei seme-alabak edukitzean edo adoptatzean izaten dituzten gastuei aurre egiteko laguntza ematea da.

Diru-laguntza seme-alaba bat izan edo adoptatzen duten bakoitzean jasoko dute familiek. Halaber, aldi berean haur bat baino gehiago izateko edo adoptatzeko aukera ere aurreikusiko da laguntzetan.

Lehen seme-alaba izateagatik jasoko den laguntza 400, 500 edo 900 eurokoa izango da haurra jaio edo adoptatzen denean. Zenbatekoa familiaren errentaren arabera zehaztuko da.

Bigarren seme-alabaren kasuan, berriz, 1.100 euroko laguntza jasoko du familiak haurra jaio edo adoptatzerakoan eta beste 400 euro urtebeteren buruan.

Hirugarren seme-alabaren kasuan edo hortik aurrerakoetan, 1.100 euro jasoko ditu familiak haurra jaio edo adoptatutakoan, beste 1.100 euro handik urtebetera, bi urtera, hiru urtera eta lau urtera, eta beste 400 euro jaio eta bost eta sei urtera.

Aldi berean haur bat baino gehiago izan edo adoptatuz gero, bai espainiar estatuan bai atzerrian, laguntza espezifikoa jasoko du familiak lehen urtean. Laguntza horren zenbatekoa familiaren errentaren eta seme-alaba kopuruaren arabera zehaztuko da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza albisteak EAE Ekonomia berriak Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Umeak azken ordukoa Dirulaguntzak Euskadin