Ekonomia -

Valentziako erkidegoan

197 lagun atxilotuta, Gizarte Segurantzari iruzurra egitea egotzita

Lan kontratu faltsuak egiten zituzten, langabezia saria jasotzeko eta Espainian bizitzeko baimena eskuratzeko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Polizia Nazionalak 197 lagun atxilotu ditu Valentziako erkidegoan Gizarte Segurantzari ia bi milioi euroko iruzurra egitea egotzita.

Atxilotuek enpresak sortzen zituzten, lan kontratu faltsuak egin, eta langabezia saria jasotzeko eta Espainian bizitzeko baimena eskuratzeko helburuarekin.

Bi erakunde desegin ditu Poliziak: bata iparraldean eta bestea hegoaldean. Lan kontratu faltsuen bidez, 15.000 euro baino gehiago jaso zuten zenbait langilek.

Gainera, iruzurra egiten zuten enpresa horiek ez zuten langileen gizarte segurantza ordaintzen.

Kontratu bakoitzeko 200 eta 3.000 euro bitartean jasotzen zituzten langileek, kontratuaren iraupena kontuan hartuta. Halaber, langileek langabezia saria jasotzen zuten, eta zenbaitek 12.000 euro ere jasotzen zituzten.

Bestalde, erakundeko arduradunek bitartekariak baliatzen zituzten atzerritarrekin harremanetan jartzeko. Antza denez, 200 lagun inguruk Espainian bizitzeko baimena eskuratu dute, legez kanpo.

Hala, guztira, 814.884,68 euroko iruzurra egitea leporatu diete (Gizarte Segurantzari 665.151euro ordaindu gabe utzita eta 149.733 euro legez kanpo langabezia sariak jasota).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Delituak azken ordukoa Iruzurrak berriak Ekonomia berriak Albisteak Gaur Eguneko albisteak Valentziako Erkidegoa gaur