Ekonomia -
14,4 milioi kilometro bakoitza
Madril-Bartzelona AVE lotura egiteko lanak, % 31 garestiagoak
Obrek 8.966,71 milioi euroko kostua izan zuten, lehiaketa publikoek ezarrritako prezioa (7.550,42 milioi euro) baino % 18,8 gehiago.
Erredakzioa
Madril eta Bartzelona lotu dituen Abiadura Handiko (AVE) linea egiteko lanek 8.966,71 milioi euroko kostua izan zuten, aurreikusitakoa baino % 31,4 (6.822,83 milioi) gehiago, eta lehiaketa publikoek ezarrritako prezioa (7.550,42 milioi euro) baino % 18,8 gehiago.
Madril-Bartzelona abiadura handiko trenaren linean egindako kontratazio nagusien inguruan txostena egin du Kontu Auzitegiak. Lanak 2002ko urtarrilaren 1ean hasi ziren, Jose Maria Aznarren Gobernuarekin, eta 2008ko otsailean amaitu zituzten, Jose Luis Rodriguez Zapateroren Exekutiboarekin.
Txostenaren arabera, AVE Bartzelonara eramateko 621 kilometro eraiki behar izan zituzten, eta horietako bakoitzak 14,44 milioi euroko kostua izan zuen. Ondorioz, azpiegitura hasierako prezioa baino % 31,4 garestiagoa suertatu da.
"Kontratuetan egindako aldaketak, obra osagarriak, larrialdi lanak, prezioen aldaketak eta kitapen gehiagarriak" garestitzearen arrazoitzat jo ditu Kontu Auzitegiak, baita epe luzapenak ere, batez-beste 4,5 hilabetekoak izan baitira espediente bakoitzean.