Ekonomia -

Berrikuntza

'Hiriko' auto elektrikoaren proiektua, kolokan

Sustatzaileak ez omen dute proiektua garatzeko inbertsorerik aurkitu.

'Hiriko' auto elektrikoaren proiektua kolokan egon liteke. Argazkia: EiTB
'Hiriko' auto elektrikoaren proiektua kolokan egon liteke.
'Hiriko' auto elektrikoaren proiektua kolokan egon liteke. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

'Hiriko' auto elektrikoaren proiektua kolokan dago, Radio Vitoriak eta Radio Euskadik jakinarazi dutenez. Automobilaren industriako hainbat enpresarik hartu zuten proiektua bultzatzeko ardura, baina, antza denez, ez dute prototipoa garatzeko finantzaziorik lortu.

Europako Batzordearen egoitzan eta beste hainbat hiritan aurkeztu zuten 'Hiriko' auto elektrikoaren lehenengo prototipoa, eta Jose Manuel Durao Barroso EBren presidenteak autoa gidatzeko aukera izan zuen Bruselako aurkezpenean.

Etorkizuneko autoa dirudi 'Hiriko'k, eta elektrikoa da oso-osorik, sustatzaileen arabera. Bi lagunentzako lekua du, eta 300 litroko maletategia. Lau gurpiletan du trakzioa eta direkzioa, eta tolestu egiten da aparkalekuetan errazago sartzeko. 120 kilometroko autonomia du, eta gehienez ere 90 km/h-ko abiadura da.

Sustatzaileen iritzian, ibilgailua berrikuntza sozialaren eredu da, eta hiriak eta bertako ohiturak aldatzea du helburu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea