Ekonomia -

Negoziazio kolektiboa

ELA ez dela akordio interprofesionalean egongo iragarri du Muñozek

ELAko idazkari nagusiak adierazi du ELAren helburua "soldatak ez jaisteko ahal den guztia" egitea dela.

Adolfo Muñoz "Txiki" ELAko idazkari nagusia.
Adolfo Muñoz "Txiki" ELAko idazkari nagusia.
Adolfo Muñoz "Txiki" ELAko idazkari nagusia.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Adolfo Muñoz "Txiki" ELAko idazkari nagusiak iragarri du ELA ez dela negoziazio kolektiboaren balizko akordio interprofesionalean egongo, patronalak "beste erreforma" nahi duen eta Jaurlaritzaren "etxe handian hots eginez" nahi duena lortzen duen testuinguruan.

"ELA ez da patronalari gizarte legitimazioa emateko bakarrik balio duen akordio interprofesionalean egongo soldatak jaisten diren bitartean", esan du. Ildo horretan, sindikatuaren helburua "soldatak ez jaisteko ahal den guztia" egitea dela adierazi du, "bestela, enplegu gehiago suntsituko direlako".

ELAk Bilbon eman duen prentsaurrekoan, Adolfo Muñoz, Joseba Villarreal (Negoziazio Kolektiboaren arduraduna) eta Haimar Kortabarria (Talde Juridikoko kidea) izan dira. Jaurlaritzak hitzarmen kolektiboetako ultraaktibitateari buruz eratutako dokumentua aztertu dute.

Gizarte eragileekin Iñigo Urkulluren Jaurlaritza egiten ari den topaketen harira, jada lehengo astean lehendakariari aurkako jarrera azaldu ziola esan du Muñozek. Hala ere, topaketa berri baterako deituz gero, joango direla zehaztu du.

Sindikatuaren asmoa "soldatak ez jaisteko ahal den guztia egitea" da, horren arabera, "hori delako bidezkoena, eta aberastasuna era justuago batean banatuz gero, igotzeko tartea dagoelako". Izan ere, "soldatak jaisten badira, enplegu gehiago suntsituko da", ondorioztatu du.

Hori dela eta, ELA ez dela akordio interprofesionalean egongo berretsi du eta sektoreetan eta enpresetan jarriko duela arreta adierazi du. Hala ere, "dagoeneko sinatu ditugun bost hitzarmenen antzeko erreferentziak ematen badira, ikusiko dugu bertan egon ala ez". Egon ezean, "borroka antolatzearen" alde azaldu da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Langileen Alkartasuna