Ekonomia -

Erkidegoan defizita

Euskadik superabita izan du urteko lehen hiruhilekoan

Nafarroak, berriz, % 1,06ko defizita izan du urteko lehen hiruhilekoan. Estatuan defizit handiena izan duen erkidegoa da.

Cristobal Montoro. Argazkia: EFE
Cristobal Montoro. Argazkia: EFE
Cristobal Montoro. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoak (EAE) % 0,14ko superabita izan du (90 milioi euro) 2013ko lehen hiruhilekoan, Ogasun eta Administrazio Publikoetako Ministerioak ostegun honetan argitaratutako datuen arabera.

EAErekin batera Errioxa (% 0,6), Valentziako Erkidegoa (% 0,33), Asturias (% 0,22), Kantabria (% 0,21), Gaztela-Mantxa (% 0,09), Balear Uharteak (% 0,04) eta Extremadura (% 0,03) izan dira superabita izan duten erkidegoak.

 

Nafarroak % 1,06ko defizita izan du

Nafarroak, berriz, % 1,06ko defizita izan du urteko lehen hiruhilekoan, Estatuan defizit handiena izan duen erkidegoa da.

Murtzia (-0,4%), Gaztela eta Leon (-0,28%), Andaluzia (-0,26%), Madril (-0,25%), Katalunia (-0,21%), Aragoi (-0,18%), Galizia (-0.12%) eta Kanariar Uharteek (-0,03%) ere saldo negatiboa izan dute.

 

Erkidegoen batez besteko defizita

Erkidego autonomoen defizita 1.235 milioi eurokoa izan da 2013ko lehen hiruhilekoan, hau da, Barne Produktu Gordinaren (BPG) % 0,12koa; 33.445 milioi euroko diru sarrerak izan zituzten eta 34.680 milioiko gastuak.

2013rako % 0,7ko defizitaren helburua zegoen aurreikusita, eta hori kontuan hartuta egin dituzte aurrekontuak erkidegoek (EAEk eta Kataluniak izan ezik, ez baitituzte oraindik 2013rako Aurrekontuak onartu). Dena den, Ogasunak 1,2ra arte igoko du muga europako agintariek defizita malgutzeko baimena eman ondoren.

Marta Fernandez Curras Estatuko Aurrekontuen idazkariak Onda Ceron egindako elkarrizketa batean esan duenez, lehen hiruhilekoan izandako defizitaren datua iazko lehen hiruhilekoan izandakoa baino % 0,11 txikiagoa da.

Marta Fernandez Currasek datu "onak" direla azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea