Ekonomia -

Iruzurraren aurkako borroka

Urtea bukatu baino lehen zuzentarau fiskala onartuko du EBk

Aurrezkien zuzentaraua berriz aztertzeko betoa jarri dute Austriak eta Luxenburgok 2008az geroztik, baina urtea amaitu baino lehen altxatuko dutela iragarri dute.

EBko buruzagiak Bruselan. EFE
EBko buruzagiak Bruselan. EFE
EBko buruzagiak Bruselan. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europar Batasuneko (EB) estatuburuek eta gobernuburuek iruzur fiskalaren eta kapital-ihesaren aurkako borroka mintzagai izan dute goi-bilera batean. Aurrezkien gaineko zuzentarau fiskala urtea amaitu baino lehen aurrera ateratzeko konpromisoa hartu dute buruzagiek.

"Urtea bukatu baino lehen zuzentaraua aurrera ateratzeko adostasuna" lortu dute buruzagiek, Jose Manuel Durao Barroso Europako Batzordeko presidenteak iragarri duenez.

Aurrezkien zuzentaraua berriz aztertzeko betoa jarri dute Austriak eta Luxenburgok 2008az geroztik, baina urtea amaitu baino lehen altxatuko dutela iragarri dute. EBko Estatuen artean informazioa automatikoki partekatzea nahi dute zuzentarauarekin.

Lehenago, EBko bazkideak ez diren herrialdeekin, Suitzarekin eta Liechtensteinekin, negoziazioan aurrerapausoak ematea espero dute Austriak eta Luxenburgok, neurriak desabantailik ez ekartzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea