Ekonomia -

Erabakia

Jaurlaritzak ez du saltokien ordutegia liberalizatzeko dekretua beteko

Horrenbestez, egun indarrean dagoen araudiari eutsiko zaio: Gehienez zortzi igande eta jaiegunetan zabaldu ahal izango dute, eta ez 16 Rajoyren dekretuak dioen bezala.

Jaurlaritzak ez du Estatuko dekretua aplikatuko. EiTB.
Jaurlaritzak ez du Estatuko dekretua aplikatuko. EiTB.
Jaurlaritzak ez du Estatuko dekretua aplikatuko. EiTB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak ez du beteko saltokien ordutegia liberalizatzen duen Estatuko araudia. Araudi horrek jaiegun gehiago lan egiteko aukera ematen die dendei (Euskadikoak zortzira mugatzen ditu dendak irekitzeko egunak). Asteko lanorduei dagokienez ere, lanaldia luzatzeko aukera ematen du Estatuko dekretuak, EAEn baino 12 ordu gehiago astean.

Eusko Jaurlaritzako Merkataritza sailburuordeak gaur jakinarazi du Estatuko dekretua ez dutela EAEn indarrean sartuko. Jaurlaritzaren ustez, araudi horrek ez du kontsumoa sustatuko eta egun egoera larrian dagoen merkataritza sektorea gehiago kaltetuko luke, Itziar Epalza sailburuordearen hitzetan.

Bestalde, Jaurlaritzaren ustez, EAEko eskumenak urratu egiten ditu Rajoyren dekretuak. Urkulluren Gobernuak helegitea jarri zuen apirilean, Auzitegi Konstituzionalean, eta tramitera onartu dute dagoeneko. Helegite horren inguruan erabakirik hartu arte, Jaurlaritzak ez du Madrilgo legea beteko.

Horrenbestez, egun indarrean dagoen araudiari eutsiko zaio: Gehienez zortzi igande eta jaiegunetan zabaldu ahal izango dute, eta ez 16 Rajoyren dekretuak dioen bezala. Asteroko irekiera ordutegia gehienez 72 ordukoa da, eta Espainiako Gobernuak 90era igo nahi du. Merkealdietarako bi epe bakarrik izango dira Euskadin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea