Ekonomia -

Lanuzte orokorra

LABek, CCOOk eta UGTk mobilizazioak deitu dituzte metalaren sektorean

Gipuzkoan hiru lanuzte orokor deitu dituzte, ekainaren 17, 19 eta 21erako. Araban eta Bizkaian greba egun bateko deialdia egin dute, hilaren 21erako.

Foto: EiTB
Foto: EiTB
Foto: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

LAB, CCOO eta UGT sindikatuek mobilizazio bateratuak deitu dituzte Metalgintzako lurralde hitzarmenen defentsan. Hala, Gipuzkoan greba orokorra deitu dute ekainaren 17rako, 19rako eta 21erako. Bizkaian eta Araban, berriz, 24 orduko lanuzte orokorra deitu dute, hilaren 21erako.

CCOO sindikatuak ohar batean adierazi duenez, metalaren sektoreko lurralde hitzarmenen negoziazio kolektiboa hiru lurraldeetan dago "blokeatuta". Hori dela eta, beharrezkoa da "sektorean erantzun bateratua eta argia" ematea.

CCOO sindikatuak gogora ekarri duenez, "batasun sindikalaren" aldeko apustua egin dute, eta ELAk "lanuzte partzialak" deitu izana kritikatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaiko albisteak Gaurko albisteak Gipuzkoa Araba Eusko Langileen Alkartasuna Langile Abertzaleen Batzordeak Grebak EAE albisteak Ekonomia berriak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Euskal sindikatuak CCOO UGT azken ordukoa Lan gatazkak Metalgintza